Edito

Convertir en PDF Version imprimable Suggérer par mail

Ongi etorri LAGUN elkartearen web gunera

Président François MAITIALAGUN elkartea gizarteratze elkarte bat da. Duela hamar urte, langabezia-tasa handia den testuinguru batean, gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsonak laguntzeko eta babesteko sortu zen. Elkarteak, gobernu ezberdinek sortu dituzten eta ondotik Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko dirulaguntzei esker Ipar Euskal Herriko barnealde osoan lan egiten du.
Beste tokiko aginteek ere, aktiboki sostengatzen dute : Akitaniako Kontseiluak ekonomia sozial eta elkartasunezko politikaren baitan, herriek eta Herri Elkargoek agindu-emaile gisa. Bestalde Caisse d’Epargne eta VEOLIArekin partaidetza pribatuak egin dira.

LAGUN elkarteak oinarrizko bi jarduera ditu : Ingurumen tailerra 18 langilerentzat hitzartua, natur guneak, erreka bazterrak, oihanak, xendrak zaintzeko/garbitzeko… eta 12 langileko jantzi sorkuntza tailerra, gehien bat (nahiz ez bakarrik), eremuko emazteer zuzendua.

Interesatuak egon daitezkeen, elkarte, ikusgarri sortzaile, tokiko aginteei egiten diren jardueren aurkeztea da gune honen helburu nagusia. Interesatuak izan litezke partikularki, janzkien beharrak dituzten taldeak (dantza, antzerki, ikusgarri bereziak) edo antzinako janzki erakusketa bat antolatu nahi dutenak. Janzkien arloan, Euskal Herriko eta Biarnoko historiako aberastasunak landu ondotik, gaur egun Europa mailan eta Frantziako beste eskualdeetan bere zerbitzuak eskaintzen ditu Lagun elkarteak, behar edo nahikeria bereziei erantzuteko.
Orriz orri deskubri itzazu gure ekoizpenen berezitasunak eta ez duda gurekin harremanetan sartzeaz. Sostengu eta goresmen marka anitz eskuratu ditugu. Gure langileentzat bultzagarri eta sustagarri handia izan dira hauek, gure eremutik haratago gure ekoizpenek izan dezaketen  interesaren xerkatzeko tenorean.

Aurkikuntza atsegin eta airosa desiratzen dizuet. Laster arte.

François MAITIA
LAGUN elkarteko presidentea/ Lehendakaria

 

 

 
BasqueFrançais
 Place Charles de Gaulle, Cité administrative, 64 220 Saint Jean Pied de Port - Tél: 05 59 37 01 90 - Fax: 05 59 37 25 58
 Atelier de Couture : Tél:05 59 37 28 24 - 7 rue de la Citadelle, 64 220 Saint Jean Pied de Port