Erakusketa (segida) |
|
|
|
|
Euskal tendentzia : moda eta jantzigintzako historiak Euskal Herrian. Euskal tendentzia : euskal kultur eta txertatze sozioprofesionaleko gaitasunaren arteko bateratzea. Euskal tendentzia erakusketa Lagun elkartearen erakusleiho publiko eta kulturala da. Helburu bikoitza du : alde batetik bere kultura bezain berezia den Euskal herriko janzkeraren historiari balioa emaitea eta bestalde txertatze sozioprofesional ibilbidean diren jantzi egileen lana azpimarratzea. Euskal nortasuna eta elkartearen arima eramaiten duen erakusketa ibiltaria da. Soldatapekoen eta gidatzen dituzten jantzizainen gaitasunaren erauzkin eta erakusgaiak aurkezten ditu, joste-sorkuntza tailerrak bere lana ikusgarri biziari, ohizko jantzieri eta birsortze historikoeri ere zuzentzen duelako. Garaiko bidaiari kronikarien idatzien laguntzarekin XV eta XIX garren mendeen artean eginak izan diren grabatze lanetaz inspiratuak dira jantziak. Nahiz Euskal herriko janzkeraren historiari buruzko arlo berezi hortan argitalpenak urriak diren, lan hori bi liburueri -Euskal Herrian eskuragarri diren grabatzeen ikerkuntza eta estudioaren fruituak- esker egina da :
Erakustokiak ez du Euskal herriko modaren histori osoa kondatzea xede. Aldiz esku lanarendako haiekin ekartzen duten teknikotasun interesgarria duten jantziak aurkezten ditu. Bestalde, eskualdeko hierarkia sozial mail ezberdin eta bizilekuaren barreatze geografikoa -kostaldeko eta mendiko euskaldunen janzkera desberdina dela eta-islatzen duten jantzi enblematiko eta bereziz osatua da. Erakusketaren eduki kulturala
Zehazkiago, erakusketarako eskuragarri hogeita hamar bat jantziek Euskal Herriko zazpi probintzietako berezko janzkera aurkezten dute, muga administratiboak gaindituz kultur eremu homogeneo batean sartzeko. Erakusketaren berezitasun teknikoak
Ibiltaria denez, edozein egiturak aloka lezake, zerbitzu publikotik, herriko Etxe, liburutegi, gune kultural eta gainerateko erakustokiak bezala, enpresa pribatuetara, bakantza zentroak edo denda eta merkatal guneak adibidez. Erakusketaren zirkuitoak tradizionala zein berriztatzaile izan nahi du, leku bakanenek balio gehigarri bat emanen diotelarik kondutan hartuz gainera publiko zabalago batek ikusiko duela. Euskal Tendentzia erakusketaren Curriculum vitaea
• Mauleko hiribarneko denden erakusleihoa, otsaila 2007
|